TALDEA

Juantxo Skalari 13 urtez baino gehiagoz izan da ‘Skalariak’ talde nafarraren burua. Bost estudioko disko kaleratu ditu eta zuzeneko bat. Ska generoko talde garrantzitsuenetako bat izatea lortu du estatuan eta baita nazioartean ere. Proiektu horrekin hainbat bira egin zituen Europan zehar eta euren diskoak Italian, Frantzian, Suitzan edo Alemanian argitaratu ziren. Gainera, jaialdi nabarmenenetan izan zen. 2006an Latinoamerikan Mexico hiriko Centro Visión del Rayo (5.000 pertsona) eta Txileko Santiagon Victor Jara estadioa (4.000 pertsona) bete zituen.

2008an, The Kluba proiektu esperimentala hasi zuen Juantxo Skalarik eta ska zein Rockabilly (Skabilly) generoak uztartu zituen. 2012.urte amaieran, Europa osotik barrena bira arrakastatsua izan zuen, kaleetan lokal txikietan edo trenetan kontzertu inprobisatuak eskainita. Ondoren, JSK-ek bere ibilbidea errepasatzen duen disko-liburu bat argitaratu zuen: 1994-2012 “Mensajes, Anti-Canciones y Poemas de Calle” izenburupean. 18 urtez zabaldutako musika eta mezuak bildu zituen.

2013.urtean diskoa aurkezteko bira geldiezina hasi zuen. Bira horren ondorioz, 8 herrialdetara bidaiatu zuen (Mexiko, Txile, Costa Rica, Ekuador, Peru, Argentina, Txekiar Errepublika…), eta estatuko jaialdirik inportantenetan hartu zuen parte, guztira 50 alegia.

“Rude Station” albuma 2014.urtearen amaieran kaleratu zuen eta skalari musikaren 20 urteurrenarekin bat eginez, abeslari nafarrak bere sustraietara itzuli zen, bere anaia Peiorekin batera lan eginda. Disko honetan skalari soinua itzuli zen. Bi anaiak Kaki Arkarazoren gidaritzapean elkartu ziren estudioan.

Album horretarako, Juantxok La Rude Band taldea izan zuen bidelagun; zuzenekoetan lagundu zioten eta “Rude Station Tour 2015” biran sintonia handia lortu zuten.

Europan beste bira bat egin zuen lan berriarekin (Alemania, Suiza, Italia, Txekiar Errepublika…) eta hainbat aurkezpen kontzertuetan sarrerak agortzea lortu zuen (Madril, Bartzelona, Valentzia, Berlin, Praga, Kolonia…). Bestalde, Mexikon (Mexiko D.F-n eta Guadalajaran) album berria aurkezteko 2.000 lagun baino gehiago elkartu zituen, tokiko tiketak agortu arte.

2016.urtean, dagoeneko egonkortuta zegoen “Juantxo Skalari & La Rude Band” taldeak bira berri bati ekin zion, “London Studio Session” lana aurkezteko. Londreseko Toe Rag estudioetan grabatutako binilozko single bat kaleratu zuen (% 100 vintage). Liam Watsonek, Grammy baten irabazleak eta Madness zein White Stripesen lanak egin dituen ekoizleak, gidatu zuen ekoizpena.

“Special Roots Tour” biran JSK-k hiru kontinentetan izan zen, esate baterako, gogoangarria izan zen Txileko kontzertuan eta Japoniakoan, urteari amaiera borobila emanda.

2017an “Rudi Not Dead” abestiaren kaleraketa mugarri bat izan zen, 2018rako espero zen “Rudi Records” album berriaren aurrerapena. “Rudi Not Dead Tour” birak ska, rocksteady eta reggae generoen mugimenduak 50 urte baino gehiagoz egindakoa aldarrikatu zuen. Urte berean, Juantxo Skalari & La Rude Bandek beste bira bat egin zuten Mexikon eta lurrikara batek eten egin zuen. Gainera, kontzertu gogoangarriak bizi izan zituen, hala nola, Bartzelonako Apolo aretoan eskainitakoa. Aldi berean, disko berria prestatzen hasi ziren, azarotik aurrera grabatzen hasteko.

2018an “Rudi Records” disko berria argitaratu zuten. Londresen, Bartzelonan, Gironan eta Arbizun (Nafarroan) grabatu eta nahastu zuten lana. Otsailean, Europa eta Latinoamerikako bira hasi zuten (Mexiko, Txile, Kolonbia, Frantzia, Italia…).

2019an, 25 urteko historia egin zuen Skalarik, eta LP bikoitza argitaratu zuen (“Skalari 25 Anniversary”) eta bere bigarren liburua ere aurkeztu zuen “JSK. Memorias de kalle y tren” (2019, Txalaparta). 25. Urteurreneko biran, Europako eta Latinoamerikako hainbat herrialde bisitatu zituen (Txile, Kolonbia, Mexiko, Alemania, Txekiar Errepublika, Frantzia, Italia…).

2020. urtearen amaieran, pandemia-egoera betean, “Roots Market” izeneko albuma argitaratu zuen, “XXI.mendeko” skalari soinu bereziagoa zeukan eta sustrai-zaporea duen etorkizuneko kooperatiba-merkatu baten kontzeptua irudikatu zuen. Formatu akustikoko kontzertu batzuk eman zituen “Jsk Unplugged” ideiaren barnean eta “Roots Market Tour” album berria aurkezteko bira bat ere abiatu zuen. 2021ean eta 2022an “Juantxo Skalari & La Rude Band” proiektua estatuko eta latinoamerikako hainbat hiritan (Mexiko, Txile, Argentina eta Kolonbia) izan zen.

2023an, beste lan bat aurkeztu du, eta horrekin batera beste bira bat hasi: “Super Roots Market”. Oraingoan, binilo berriak “Roots Market” delakoaren edukia zabaldu du. Argitaratu gabeko 6 abesti gehitu ditu -bi konposizio berriekin- eta bi dub bernahasketekin borobildu dute lan berria. Roberto Sanchez eta Chalart 58ko produkzioak ekoiztu dute eta bildumazaleentzat bi bitxikeri gehitu ditu.

Egun, Juantxo Skalarik mila kontzertu baino gehiago egin ditu 29 urtetan, eta 10 estudio-disko argitaratu ditu. Bikoitz bat zuzenean, bi dokumental DVDan, bi cd-liburu, musika ibilbide guztia biltzen duen bi binilo eta azken lana; “Super Roots Market” biniloa.

Albumak, liburuak eta dokumentalak

1997 “SKALARIAK” Skalariak. CD

1999 “KLUB SKA” Skalariak. CD

2001 “EN LA KALLE” Skalariak. CD

2002 “STREET’S SKA” (Docu-musical 70’) Skalariak. VHS

2003 “RADIO GHETTO” Skalariak. CD

2005 “LUZ REBELDE” Skalariak. CD

2007 “SKA REPUBLIK CONCERT” Skalariak. 2 CDS + DVD

2007 “GHETTO REBELDE” (Docu-musical 60’) Skalariak. DVD

2009 “THE KLUBA” The Kluba. CD

2012 “AMOR, ODIO Y RUIDO” The Kluba. CD

2012 “MENSAJES, ANTI-CANCIONES Y POEMAS DE KALLE” Juantxo Skalari. LIBURU + CD.

2014 “RUDE STATION” Juantxo Skalari & La Rude Band. CD

2017 “RUDI RECORDS” Juantxo Skalari & La Rude Band. CD

2019 “MEMORIAS DE KALLE Y TREN” Juantxo Skalari. LIBURU (274 or.) + 2 CDS

2019 “SKALARI 25 ANNIVERSARY”. BINILO BIKOIZDUN bilduma.

2020 “ROOTS MARKET” Juantxo Skalari & La Rude Band. BINILO

2021 “SKALARI 25 +1 ”. BINILO BIKOIZDUN bilduma.

2023 “SUPER ROOTS MARKET” Juantxo Skalari & La Rude Band. BINILO

This site is registered on wpml.org as a development site.